Grupo sprilur s.aSprilurAlameda Urquijo 36; 3º – 48011 Bilbao944 236 118sprilur@spri.eusSPRILUR S.A
MAPA ERAKUTSI
Hasiera-(a)n zaude: » gure lana

gure lana

Industrialdeen garapena sustatzen eta kudeatzen

SPRILURen jarduera nagusia enpresa industrialdeen garapena sustatzea eta kudeatzea da. Horretarako, lurzoru urbanizatua egokitzen du eta pabilioi modularrak eta bulegoak eraikitzen ditu beren enpresa jarduerak garatzeko kokapen egoki eta egokituak behar dituzten enpresentzat, hartara enpresa horiek beren lehiakortasuna hobetuko dute.

SPRILUR-ek hiru jarduera ildoren bidez kudeatzen ditu industrial azpiegiturak:

1. Industrialde propioen kudeaketa, –42 industrialde-

2. Partaidetutako sozietateen kudeaketa,-PROGRAMA INDUSTRIALDEAK, 12 sozietate gehieneko partaidetzarekin, 5 gutxieneko partaidetzarekin-eta 67 industri eremu

3. Proiektu estrategikoen eta aktibo berezien kudeaketa

Beste Jarduera batzuk

Kudeaketa hobetzeko estrategia, Iraunkortasunarekiko konpromisoa eta Benchmarking-a SPRILUR-ek nazioko zein nazioarteko interes taldeekin kolaboratzen du eta lankidetza horren bidez berritzen eta hobetzen ditu gure kudeaketa eta eskaintzen ditugun zerbitzu eta produktuen kalitatea, balio erantsia lortzen dugu eta garapen iraunkorrarekin, eraginkortasun energetikoarekin eta erantzukizun sozial korporatiboarekin hartutako konpromisoa betetzen dugu, Eusko Jaurlaritzaren Plan Estrategikoetan finkatutako argibideei jarraiki.

SPRILUR Taldek beste hainbat jarduera eremu lideratzen ditu, enpresa-guneen kudeaketa hobetzeko honakoen bidez:

1. Europa mailako erreferentziazko programen bidez, hala nola BID eta MITKE proiektua-Managing Industrial Territories in the Knowledge Era. Europako 10 eskualderekin kolaboratzen da enpresa-guneetako kudeaketa jardunbide egokienak lortzeko. Iraupena: 2008-2011.

2. Balioa sortzen duten energi, eko-berrikuntza eta garapen iraunkorreko programetan kolaboratzen da. Jada proiektu guztietan erabiltzen da “Urbanizazio proiektuetarako garapen iraunkorreko gida” tresna informatikoa, zeinak garapen iraunkorreko araua betetzen baitu urbanizazio proiektuen exekuzio fase guztietan eta bizitza erabilgarri osoan.

3. Jakintza eta esperientzien barne eta kanpo transferentzia sustatzen da –benchmarking– hitzarmenak eta akordioak sinatuz Estatu mailako sozietateekin (Sprilur, Sepes, Incasol, Epsa). Akordio honen helburua da konponbide iraunkorragoak bilatzea eta industri lurzorua eskaintzea baldintza ekonomiko lehiakorragoetan.

4. Gure parkeetan eta industrialdeetan instalatutako enpresen berrikuntza maila hobetzen da COPIT programaren bidez (Parke Industrial eta Teknologikoen arteko Lankidetza) Estatu mailako elkarteetan parte hartuz (CEPE-Confederación de Empresas Públicas Estatales).