Grupo sprilur s.aSprilurAlameda Urquijo 36; 3º – 48011 Bilbao944 236 118sprilur@spri.eusSPRILUR S.A
MAPA ERAKUTSI
Hasiera-(a)n zaude: » Nortzuk gara?

Nortzuk gara?

Historia korporatiboa

Nortzuk garaSPRILUR, S.A. SPRI Taldeko Azpiegitura Arloa eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita, 1995ean sortu zen. SPRILUR erakundeak Euskal Autonomi Erkidegoko 3 lurralde historikoetako: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, enpresa sarea bultzatzen eta hobetzen dihardu, enplegu sorkuntza eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko.

SPRILUR-ek enpresa merkatuan esku hartzen du eta bermatu behar du behar adina lurzoru publiko eta pabilioi dagoela enpresen eskaerak asetzeko.Era berean, industri eta enpresa jarduera sustatu behar du enplegua eta aberastasuna sortzeko.

Iragan hogeita hamar urte hauetan oso garrantzitsua izan da Foru Aldundi, Udal eta beste eragile publiko eta pribatu batzuekin izan dugun lankidetzazko harremana eta haiekin partekatu ditugun baliabideak. Hala, SPRILURek eta bete Sozietate partaidetuek –Industrialdeak– aukera ematen diete enpresei erraz eskuratzeko urbanizatutako lurzoru industriala, industria eraikinak eta bulegoak, horien bitartez egoki gara ditzaten beren jarduerak EAEn.

SPRIko Azpiegituren Arloa

Teknologi Parkeek, SPRILUR – Industri Lurzoruaren Sustapen eta Kudeaketarako Sozietateak eta 12 Industrialdeak sozietatek osatzen dute SPRI Taldeko Azpiegituren Arloa.

Sozietate horiek euskal enpresen sarea sustatu eta bultzatzen dute, euskal enpresen merkatuko lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko.

SPRI Taldeak osagai berritzaile handiko teknologi eta industri azpiegituren eskaintza zabala dauka, Euskal Autonomia Erkidegoan dituen espazioetan lan egin nahi duten enpresa mota guztiei zuzentzen zaiena.