Grupo sprilur s.aSprilurAlameda Urquijo 36; 3º – 48011 Bilbao944 236 118sprilur@spri.eusSPRILUR S.A
MAPA ERAKUTSI
Hasiera-(a)n zaude: » » Industrialdeen Renove Planak EAEko enpresa-eremuak berritu eta modernizatzeko 64 proiekturen artean banatu ditu aurrekontuaren 3,1 milioiak.

Industrialdeen Renove Planak EAEko enpresa-eremuak berritu eta modernizatzeko 64 proiekturen artean banatu ditu aurrekontuaren 3,1 milioiak.

2019 January 3, Thursday

  • Industrialdeen Renove Planak 101 espediente jaso ditu aztertzeko, eta 64 proiekturi esleitu zaie diru-laguntza.
  • Eskaerak jasotzeko epea beteta eta Industrialdeen 2018ko Renove Plana agortuta dagoelarik, espero da 2019an ere proiektu gehiagori laguntzeko dirua izatea eta, are, aurten baino diru-laguntza handiagoa izatea.

 

Eusko Jaurlaritzak 2018ko bigarren seihilekoan onartutako Industrialdeen Renove Plan berri eta berritzaileak interes handia piztu du, eta 101 espediente jaso dira abenduaren 14ra bitartean.

Jasotako espediente horietatik, guztira 64 onartu dira; 21 ez dira onartu administrazio-baldintzak betetzen ez zituztelako; eta beste 16, berriz, ezin izan dira ebatzi, eta, beraz, ez dira esleitu, aurrekontua agortu delako.

Lurralde historikoka aztertuz gero, 23 espediente onartu dira Arabarako; beste 17, Bizkaian egiteko proiektuak dira; eta gainerako 24 espedienteak Gipuzkoako industrialdeetan egiteko.

Diru-laguntza eskatu duten proiektuen zenbatekoak 300 eurotik hasi eta 1.200.000 eurora bitartekoak izan dira.

Zenbateko txikietatik hasi (300 euro) eta munta handiko proiektuetara (1,2 milioi eurokoak) bitarteko espedienteak aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira. Ebatzi ondoren, 60-150.000 eurora bitarteko diru-laguntzak banatu dira proiektuen artean, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Hauek izan dira diru-laguntza eskatu duten erakunde nagusiak: hiru lurralde historikoetako udalak, kontserbaziorako hirigintza-erakundeak, industria-espazioen jabe diren enpresen elkarte eta komunitateak, eta enpresa partikularrak.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-plan berritzaile honek hiru helburu nagusi ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-eremuetako arazoak konpontzen laguntzea, ingurune industrialen hobekuntza kualitatiboa eskaintzeko; bestetik, hiri-inguruneetan aplikatutako berroneratze- eta birgaitze-politika berak aplikatzea industrialdeetan; eta, azkenik, enpresen eta administrazioen arteko lankidetza sustatzea eta haren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea, ekonomia bultzatzen duten ingurune industrialen kudeaketa hobetzeko.

Aurtengo harrera ona bultzada ezin hobea da industrialdeen Renove Plana 2019an ere berritzeko, gure lurraldeko enpresen lehiakortasuna hobetu dadin eta industria-eremuak sendotu daitezen.

2018ko Abenduak 30