Grupo sprilur s.aSprilurAlameda Urquijo 36; 3º – 48011 Bilbao944 236 118sprilur@spri.eusSPRILUR S.A
MAPA ERAKUTSI
Hasiera-(a)n zaude: » » Sprilur Taldeak diploma bat jaso du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020” programa berriari atxikitzeagatik

Sprilur Taldeak diploma bat jaso du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020” programa berriari atxikitzeagatik

2018 February 14, Wednesday

  • “Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020” programaren helburuak dira 2020rako erosketa arduratsua instituzionalizatzea antolakundeen barruan eta ingurumen-irizpideak %50ean kontuan hartzea 20 produktu edo zerbitzuren kontratazio publikoan.
  • Gasteizen egindako jardunaldi batean, Eusko Jaurlaritzak aitortza egin die Sprilur-i eta 12 Industrialdeak sozietateei, programari atxikitzeagatik eta kontratazio publikoko jardunbide egokiekin hartua duten konpromisoagatik.
  • Jardunaldian hizlari aritu zen Nazio Batuetako Ingurumen Programako arduraduna.
  • Sprilur-ek aktiboki parte hartzen du programan 2010etik, bere kontratazio prozedura guztietan txertatzen dituelarik garapen jasangarriko irizpideak, ingurumen irizpideak eta erosketa eta kontratazio publiko berdeari lotutakoak (Europako EMAS ziurtagiria…).

Sprilur-ek (Euskadiko enpresa-gune kudeaketako eta sustapeneko sozietate publikoak) eta 12 Industrialdeak sozietateek (SPRI Taldean integratuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpekoak) diploma bana jaso dute Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020 programa berriari atxikitzeagatik.

Hogei bat erakunde publikok Gasteizen egindako jardunaldi batean  jaso zuten atzo diploma hori ingurumen arloko jardunbide egokiak aplikatzeko hartua duten konpromisoagatik.

GV_FOTO_compra verde-gasteiz

Jardunaldian Farid Yaker-ek parte hartu zuen, Nazio Batuetako Ingurumen Saileko Erosketa Publiko Jasangarrirako Programaren arduradunak, zeinak azaldu baitzuen zein egoeratan dagoen erosketa publiko berdea munduan.

Erosketa eta Kontratazio Berdea 2020 programa berriak hainbat helburu ditu hala nola, 2020rako erosketa eta kontratazio publiko arduratsua instituzionalizatzea antolakundeen barruan eta  ingurumen-irizpideak %50ean txertatzea 20 produktu eta zerbitzu multzoren lizitazioetan. 2018rako exijitutako 10 multzoez gain, Programa berri honek beste batzuk ere barne hartzen ditu: eraikuntza, urbanizazioa, hondakin bilketa, hornikuntza elektrikoa, garraio publikoa, mezularitza, bulegoko altzariak, oihalak, bidaiak eta ekitaldiak.

Zentzu horretan, Programarekin bat egin nahi duten erakundeek hainbat baldintza bete behar dituzte: urteko lan plan bat egin; kontratazio publiko berdea integratu lehendik dauzkaten prozesu eta tresnetan; langileak prestatu eta gaitu; ingurumen-irizpideak txertatu erosketa eta kontratazioetan; urteroko jarraipena egin; jardunbide egokiak eta esperientziak partekatu Euskadiko beste administrazio zein erakunde batzuekin; eta helburu guztiak bete 2020rako.

Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatuz murriztu egiten da inguruko inpaktua, gardentasuna handitzen da eta baliabide publikoak eraginkortasun handiagoz kudeatzen dira. Kontratazio publiko berdeak jokabide eredugarria bultzatzen du ingurune globalean, eta ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzu berri eta lehiakorragoak sustatzen ditu. Funtsean, kontratazio berdeak hiritar guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

sprilru_arabako ind_compra verde sprilur_goierri Ind_compra verde sprilur_arratiako Ind_compra verde sprilur_urolako ind_compra verde

Sprilur Taldea, garapen jasangarriarekin konprometitua 2010etik

 

Sprilur-ek garapen jasangarriaren arloko jardunbide egokiak aplikatzen ditu kontratazio publikoko prozesu guztietan 2010etik. Lan eta zerbitzu lizitazioetako agirien bidez behartzen ditu hornitzaileak IHOBErekin batera garatutako “Urbanizazio eta Eraikuntza Jasangarrien Gidak” aplikatzera, zeina ezinbesteko baldintza baita bere kontratazio guztietan. 2011n EKOSCAN ziurtagiri ofiziala jaso zuen, kudeaketa prozesuetan ingurumen-aldagaia aplikatzen dela akreditatzen duena. Eta 2014an EMAS ziurtagiria, ingurumen bikaintasunaren Europako ziurtagiria, industrialde berrien urbanizazio eta eraikuntza prozesuetan ingurumen arloko eskakizunak eta irizpideak txertatzen dituen apustu eredugarria. Era berean, kontratazio eta erosketa berdeko prozedurak txertatzen ditu, ingurumena errespetatzen duen kontsumoa erdiesteko antolakunde barruan. Ingurumen legeriari dagokionez, energia eraginkortasunaren arloko eta ingurumen inpaktua murrizteko neurriak aplikatzen ditu.

Hala, Sprilur Taldeak eutsi egingo dio Eusko Jaurlaritzaren Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2020 programan jasotako helburuak betetzeko konpromisoari, zerbitzu publiko lehiakorragoa eskaintzeko ingurumen, industria, gizarte eta ekonomia arloetan.