Grupo sprilur s.aSprilurAlameda Urquijo 36; 3º – 48011 Bilbao944 236 118sprilur@spri.eusSPRILUR S.A
DESPLEGAR MAPA
Estas en : Inicio » » SPRI Taldeak eta Energiaren Euskal Erakundeak EUSKARALDIAREKIN bat egin dute

SPRI Taldeak eta Energiaren Euskal Erakundeak EUSKARALDIAREKIN bat egin dute

06 de noviembre de 2018

2018ko azaroak 6


Bizkaia Plaza eraikinaren aurrean bildu dira gaur eguerdian Energiaren euskal erakundeko eta Spri Taldea osatzen duten sozietateetako langile eta zuzendariak EUSKARALDIA ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.

EUSKARALDIA osatzen duten letrekin argazkia ateraz, Jaurlaritzaren menpeko bi erakundeek atxikimendua erakutsi diote ekimenari eta EUSKARALDIA sustatzeko konpromisoa hartu dute, bertan lan egiten duten pertsona guztiak hamaika egunez Ahobizi edo Belarriprest izatera animatuz.

Gaurko ekitaldian Energiaren Euskal Erakundeak, Sprik, Sprilurrek, Arrisku Kapitalak eta Nazioartekotze Agentziak hartu dute parte. Astean zehar, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoak izango dira EUSKARALDIAri atxikimendua erakutsiko diotenak, bakoitza bere Parkean, bertan kokatutako enpresak gonbidatuz.

“Azken urteetan EEE eta Spri Taldea gure erakundeetan euskararen erabilpena handitzeko egiten ari garen lana indartuko du, zalantza barik, EUSKARALDIAk eta hizkuntza ohiturak aldatzeko gogoa eta ilusioa besterik ez dela behar erakutsiko digu” adierazi dute bi erakundeetako Zuzendari Nagusiek.